Mailegua

Bazkidetza

  1. Bazkide txartelarekin 3 liburu eta 3 material berezi (ikus-entzunezkoak edo aldizkariak) hartu ditzakezu zure udal liburutegian; 5 liburu eta 5 material berezi (ikus-entzunezkoak edo aldizkariak) sareko gainerako udal liburutegietan.
  2. Mailegutako dokumentuak hartu dituzun liburutegian itzuli behar dituzu.
  3. Dokumenturen bat galtzen baduzu, horren berdina erosi beharko duzu hilabeteko epearen barruan liburutegira bueltatzeko. Horrela egin ezean, ezin izango duzu bazkide txartela erabili.
  4. Liburutegiko txartela dohakoa da. Edonola ere, txartela galduz gero berria egiteagatik tasa jakin bat ordaindu beharko da:
  • HELDUAK (14 urtetik gora): 4,10 euro.
  • HAURRAK ( 14 urtetik behera): 2,05 euro.

pdf Bazkideen izen emate orria (193 KB)

Epeak

  • Liburuak itzultzeko epea 21 egunekoa da.
  • Material bereziak (ikus-entzunezkoak eta aldizkariak) itzultzeko epea 7 egunekoa da.
  • Epez kanpo bueltatzen den material bakoitzeko, gabetze data bat ezarriko da: hau da, egun bat berandu bueltazen den material bakoitzeko egun bateko gabetze data ezarriko da. Asko jota hilabete bateko gabetze data ezarri liteke. Edonola ere, beti berandu dabilen erabiltzaileak bazkide txartela galtzeko arriskua dauka. 

Luzapenak

  • Liburuen epea beste 21 egunez luzatu ahal izango duzu eta material bereziena (ikus-entzunezkoak eta aldizkariak) beste 7 egunez, behintzat, inork erreserbatu ez baditu.
  • Luzapenak liburutegian bertan, telefonoz, Internet bidez eta baita liburutegiak horretarako prest dituen ordenagailuetan ere eskatu ahal izango dituzu.
  • Zerbitzuaren beste erabiltzaile batek dokumentu baten erreserba egina badu, ezingo duzu dokumentu horren epea luzatu.

Buzoia, maileguak itzultzeko aukera

Liburutegia itxita dagoenean, liburutegiaren kanpoaldean dagoen buzoian utzi ditzakezu bueltatu nahi dituzun materialak.

 

katalogoa logo      eliburutegia logo

 

Beasaingo Biblioteka, San Martin plaza z/g 20200 Beasain (Gipuzkoa)
Tlf.a: 943 02 80 70 ; biblioteka@beasain.eus
Egutegia eta ordutegia/Calendario y horario: Bibliotekaren egutegia