Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Bestelakoak

Gorte Nagusietarako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketaren emaitzak

2026/11/02

Herritarrek albiste honetan bertan kontsulta dezakete mahaikide izatea egokitu zaien NAN zenbakia sartuta

Alegazioak aurkeztu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aurretik posta bidezko jakinarazpen ofiziala jasotzea etxean

Beasaingo Udalak gaur goizean egin du udaletxeko batzar-aretoan 2026ko Gorte Nagusietarako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa publikoa. Behin zozketa burututa, herritarrek jada eskura dute emaitza kontsultatzeko aukera, hauteskunde-egunean mahai batean aritzea egokitu zaien ala ez jakiteko.

Kontsulta egiteko, nahikoa da beheko bilatzailean NAN zenbakia (letrarekin) sartzea. Sistemak berehala jakinaraziko du pertsona hori hautatua izan den ala ez; egokituz gero, zein hauteskunde-mahaian, zein kargutan (lehendakari edo mahaikide) edota lehen edo bigarren ordezko gisa aritzea suertatu zaion adieraziko du.

Hauteskunde mahaiak

 

Alegazioak aurkezteko prozedura

Hauteskunde-mahaian egotea egokitu zaienek eta arrazoi justifikaturen batengatik parte hartu ezin dutenek kontuan izan behar dute ezin izango dutela alegaziorik aurkeztu etxera postaz bidaliko zaien jakinarazpen ofiziala jaso arte. Beraz, jakinarazpen fisiko hori etxean jaso arte itxaron beharko da dagokion alegazioa bideratu ahal izateko.