3-5/ 6-8 eta 8-12 URTEKO HAUR ETA FAMILIEN IRAKURKETA KLUBAK IRAILETIK MAIATZERA (2026-2027)

Irailean berriro martxan jarriko dira haur eta familien irakurketa klubak.
Oraingoan lau talde osatuko ditugu; bat 3-5 urteko haurren familiei zuzenduta egongo da; hirugarrena, 6-8 urteko haurren familientzat izango da; eta hirugarrena, 8-12 urteko haur/gazteei zuzenduta.
Irakurketa klubeko proposamena, 3-5 eta 6-8 adin tarteetan, gurasoak eta haurrak elkarrekin liburutegira etortzea da, haur euskal literatura abiapuntu harturik. Saio hauek dinamizatzaile batek gidatuko ditu eta helburuak hurrengoak dira:
- Irakurketa ohiturak sustatu
- Kalitatezko euskal bibliografia ezagutu
- Guraso/hezitzaile eta haurren arteko irakurketa giroa sortu
Saioak euskaraz izango dira eta garrantzitsua da haurrarekin saiora datorren helduak parte hartzeko jarrera izatea. Gozatzeko unea sortzeaz gain, gurasoen prestakuntza ahalbidetzen duen ekintza da.
8-12 urteko gaztetxoen kasuan, bakarrik etortzeko saioak izango dira, komikien inguruko hainbat ekimenekin :
- Antzerki txikiak.
- Liburuak oinarri hartuta abentura jolasak.
- Liburu ederretan oinarritutako app batzuren erabilera.
- Sormenak, irudimenak eta sorkuntzak ere bere tartea izango du.
Izena emateko, jarri harremanetan Beasaingo Udal Liburutegiarekin: 943028070/
Bestela, adin tarte bakoitzari dagokion formularioa bete dezakezue:
* 3-5 urteko haurren familiak: https://tally.so/r/3xLVrE
* 6-8 urteko haurren familiak: https://tally.so/r/3xLVpv
* 8-12 urteko gazteak: https://tally.so/r/wMQ1bk
Saioak ordubetekoak izango dira, hurrengo data eta ordutegietan:
3-5 URTEKO HAURREN FAMILIAK
(Ostegunak 17:30-18:30)
Irailak 10
Urriak 8
Azaroak 12
Abenduak 17
Urtarrilak 14
Otsailak 18
Martxoak 4
Apirilak 8
Maiatzak 6
3-5 URTEKO HAURREN FAMILIAK
(Asteazkenak 17:30-18:30)
Irailak 9
Urriak 7
Azaroak 11
Abenduak 16
Urtarrilak 13
Otsailak 17
Martxoak 3
Apirilak 7
Maiatzak 5
6-8 URTEKO HAURREN FAMILIAK
(Astearteak 17:30-18:30)
Irailak 8
Urriak 6
Azaroak 10
Abenduak 15
Urtarrilak 12
Otsailak 16
Martxoak 2
Apirilak 6
Maiatzak 4
8-12 URTEKO GAZTETXOAK
(Ostiralak 17:30-18:30)
Irailak 11
Urriak 9
Azaroak 13
Abenduak 18
Urtarrilak 15
Otsailak 19
Martxoak 5
Apirilak 9
Maiatzak 7


