Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Ongizatea

Tori! Aliantza

 

2024an sorturiko aliantza estrategikoa da, Beasaingo Udala, BasqueCCAM, NORMO, TXITA eta Bareak Elkarteak osatua.

Bi dira helburu nagusiak:

  • Egungo azken miliako banaketaren optimizaziorako testak martxan jartzea, gure hirietako ingurumena zein bide segurtasun baldintzak hobetzeko teknologia berrien bitartez.
  • Beasaingo merkataritzari etxez-etxeko eta bizikleta bidezko banaketa berri bat eskaintzea, online plataforma handiekin lehiatu dezaten CO2 gramo bakar bat ere isuri gabe.

Eginkizunak

  • BasqueCCAM: bide-azpiegitura digitalaren kudeaketa eta banaketa sistema ereduaren baliozkotasuna aztertzea, eskalatu eta beste udalerri batzuetan errepikatzeko.
  • NORMO: takila adimendunen eta aplikazioaren garapena, zein kudeaketa.
  • TXITA: bizikleta bidezko banaketa sistema jasangarria.
  • Bareak Elkartea: inpaktu sozial eta ekonomikoaren baliozkotzea.

Beasaingo Udala: proiektuaren sustapena, parte-hartzea eta hedapena.

tori