Beasaingo udalerriak ibilgailu-trafiko handia jasaten duela ikusirik, trafikoa aurrez aurre erregulatzeko eta kontrolatzeko ohiko moduak ez dira nahikoak. Hori horrela, udaltzaingoak trafikoa zaintzeko, kontrolatzeko eta arautzeko dituen eginkizunei dagokienez komeni dela laguntza teknologikoa ematea. Hartara, trafiko bideo-zaintza sistema jarri da udalerriko zenbait puntutan. 
Ikusirik trafikoa arautzeko eskumena duten administrazio publikoei dagokiela gailu horiek instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematea, eta horretarako ebazpena ematea horren berri ematen da. 

Alkatetzaren dekretua