Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Beasain parekide

EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLA

JABETZE ESKOLA

Zer da jabetzea?

Jabetzea gizartea eraldatzeko prozesu pertsonal zein kolektiboa da, norberaren eskubideez eta gaitasunez jabetuz desabantaila-egoeran daudenak indartzen dituena.

Emakumeok pairatzen ditugun desoreka egoerak (etxean, lanean edo harremanetan) ez dira arazo isolatu edo pertsonal bat. Gizarte-antolaketa matxistaren ondorio direla jabetuz, diskriminazioen inguruan kontzientzia hartzea da jabetzea.

Horri esker, emakumeek konfiantza eta barne-segurtasuna irabazten dituzte, eta erabakiak hartzeko boterea bereganatzen dute bai beren bizitza pribatuan (gorputza, harremanak, lana), bai eremu publikoan (politika, kultura, gizartea).

Zer da Jabetze Eskola?

Jabetze Eskola emakume guztientzako topagune seguru, hurbil eta irekia da, berdintasunaren alde egiteko eta errealitatea ikuspegi
feministatik aztertzeko sortua.

Funtsean, hausnarketarako eta prestakuntzarako gune bat da, non adin, jatorri eta nortasun anitzeko emakumeak biltzen diren esperientziak nahiz jakintzak elkarbanatzeko, elkarrengandik ikasteko eta sare sendoak sortzeko.

Zertarako balio du?

• Ikasteko eta elkartzeko: Esperientziak partekatzeko, elkarri laguntzeko eta emakumeen arteko sororitatea indartzeko.
• Trebatzeko eta hazteko: Autoestimua sendotzeko, gure eskubideak ezagutzeko eta eguneroko bizitzarako zein gizarte-eremurako trebetasunak gureganatzeko.
• Aldaketa eragiteko: Emakume gisa bizi ditugun bidegabekeria zein desberdinkeriaz jabetzeko, kontzientzia hartzeko eta gure bizitzan nahiz komunitatean parte-hartze aktiboa izateko.

2026ko Udazken-Neguko Jabetze Eskolako Egitaraua
IZEN EMATEA 

Udazken negu eskuorria


AURREKO URTEETAKO EGITARAUAK:

2026ko Udaberriko Jabetze Eskolako Egitaraua ( pdf Esteka(539 KB) )