Zerbitzuak
HARREMANETARAKO DATUAK:
943 087 663 / 688768608 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
AHOLKULARITZA JURIDIKOA
Eguna: asteazkenak
Ordutegia: 15:00-18:00
Datak: hileko azken asteazkena
Lekua: Damazuloan (Oriamendi 18)
Hizkuntza: Euskara
Dinamizatzailea: Macarena Mugica - Irule Abokatuak
Emakumeei zuzendutako doako aholkularitza juridikoko zerbitzua da, ikuspegi feministatik bideratua.
Zerbitzu honen bitartez, emakumeek arreta, informazioa, orientazioa eta aholkularitza juridikoa jasotzen dute hilean behin. Konfiantzazko espazio seguru bat eskaintzen da kasu zehatzak aztertzeko eta arlo desberdinei buruzko informazioa eskaintzeko (hala nola indarkeria matxista, familia-zuzenbidea, enplegua, etxebizitza…).
Emakume bakoitzari bere eskubideak zeintzuk diren jakinarazten zaio eta hauek bermatzeko bide nahiz baliabide juridiko egokienak adierazten zaizkio.
SEXU-AHOLKULARITZA ETA INFORMAZIO GUNEA
Eguna: astelehenak
Ordutegia: 16:00-19:00
Datak: hilean behin
Lekua: Gaztelekuan
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Dinamizatzailea: Lahia 3.0
Harremanetarako:
Herritar guztiei zuzendutako doako zerbitzu konfidentziala da.
Sexualitatearen, plazeraren, sexu-orientazioaren, genero-identitatearen eta harreman sexu-afektiboen inguruko informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzen dira, modu pertsonalizatuan zein kolektiboan. Helburu nagusia tabuak gainditzea, tratu onak sustatzea eta baliabide espezifikoetara bidea erraztea da.
Zerbitzua hiru bidetatik jasotzeko aukera dago: aurrez aurre, posta elektronikoz edo Instagram bitartez.
PAREKATU: ATZERRIKO TITULUAK HOMOLOGATZEA
Eguna: asteazkena
Datak: azaroak 11, urtarrilak 13, martxoak 10 eta maiatzak 12
Ordutegia: 10:00 – 13:00
Lekua: Sarrerako bilera gela
Hizkuntza: Castellano
Dinamizatzailea/Dinamizadora: Katia Reimberg, BIDEZ BIDE
Zeintzuk dira homologatu daitezkeen tituluak? Balio al du nire tituluak hemen? Zer egin behar da ikasketak homologatzeko?
Hitzaldi informatiboa eta hitzordu pertsonalizatuak, batxilergo, bigarren hezkuntza, ikasketa tekniko eta goi edo unibertsitate ikasketak onartzeko beharrezkoak diren baldintzei, prozesuari eta izapideei buruz.



