BERRESKURATZE, ERALDAKETA eta ERRESILIENTZIA PLANA - NextGenerationEU


ZER DA NEXT GENERATION EU?
- - Europar Batasunak Next Generation EU funtsak sortu ditu, 2020. urtearen amaieran onartuak, estatu kideen susperraldi jasangarri, uniforme, inklusibo eta justua bermatzeko eta koronabirusaren pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzeko tresna gisa. Helburua da Europa osasungarriagoa, berdeagoa, digitalagoa, indartsuagoa eta berdintasunezkoagoa sortzea.
- Europar Batasunak funts-sorta bat esleitu die estatu kideei, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan Nazionalak (EEBP) garatuz.
- 2021eko apirilaren 27an, Espainiako Gobernuak Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (EEBP) onartu zuen. Plan horretan, Espainiako ekonomia modernizatzera, hazkunde ekonomikoa berreskuratzera eta COVID-19aren krisiaren ondoren enplegua sortzera bideratutako inbertsio- eta erreforma-multzo bat jasotzen da. Plan horiek hamar palanka-politikatan eta herrialdea modernizatzeko inbertsio- eta erreforma-proiektu koherenteak artikulatzen dituzten hogeita hamar osagaitan egituratzen dira.
Plan horretan, turismo-sektorearen lehiakortasunaren arloko jarduketa berezien inbertsio-lerroa sartu da, turismo-erabilerako ondare historikoa birgaitzeko inbertsioaren bidez, bai eta autonomia-erkidegoei funtsak transferitzearen bidez ere, liburutegi publikoetan paperezko liburuak hornitzeko. - Turismo-erabilerako ondare historikoa birgaitzeko inbertsioari dagokionez:
-
- Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak (MINCOTUR), abenduaren 7ko 1074/2021 Errege Dekretuaren bidez, turismo-erabilera duten titulartasun publikoko kultura-intereseko ondasunen birgaitzea finantzatzeko zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen du, hiru ardatz finantzagarriren inguruan, garrantzi turistiko handia dutelako. Horietako bat Xacobeo 2021-2022 Turismo Plan Nazionala da. Esparru horren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoa da onuraduna.
- Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 10eko 2/2012 Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen den Donejakue Bidea, monumentu-multzo kategoriarekin, sailkatutako kultura-ondasun da. Dekretu horren IV. eranskinean, hari atxikitako ondasunen zerrenda jasotzen da. Horietako bat "Beasaingo Igartza Monumentu Multzoa da.
- Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak 700.000 euroko zuzeneko dirulaguntza eman dio Beasaingo Udalari, Igartzako monumentu-multzoa mantentzeko eta birgaitzeko proiektu jasangarria Europako funtsen kontura gauzatzeko. Proiektu hori Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan dago, eta, horretarako, lankidetza-hitzarmen bat sinatu da bi erakundeen artean.
- 5. Liburutegi publikoetan paperezko liburuak eskuratzeko autonomia-erkidegoei funtsak transferitzeari dagokionez, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2022-09-28ko Aginduaren bidez, 2021eko uztailaren 23ko Kulturaren Arloko Biltzarrean ezarritako baldintzak kontuan hartuta, 2022an udalerriko irakurketa-liburutegi publikoei paperezko liburuak erosteko dirulaguntzak ematea arautu zuen. Horretarako, Beasaingo Udalari 3.580,00 €-ko laguntza eman zaio (Kultura Sailburuordearen ebazpena).
6.- Horrezaz gain, Udalean garatzen ari den hainbat ekintzetarako dirulaguntza-eskaeren ondorioz, Europako Fondoetatik, NEX GENERATIONEU, datozen laguntzak jasotzen ari da Beasaingo Udala.
FINANTZATUTAKO AZPIPROIEKTUAK
1.-C14.I04.P03.SO1.S01. BIC (interes kulturaleko ondasuna), IGARTZAKO MONUMENTU MULTZOA. GAUZATUTAKO JARDUERAK:
-
- IGARTZA JAUREGIKO IKUS ENTZUN EKIPAMENDUA HORNITZEA ETA MUNTATZEA
Espediente zenbakia: 2023PROB0010
Kontratista: TELESONIC S.A.
Lizitazio prezioa: 106.240,61€, BEZ barne.
Esleipen prezioa: 102.933,22€, BEZ barne.
Likidazio prezioa: 102.933,22€, BEZ barne.
Berme-epea: 5 urte
-
- IGARTZA JAUREGIAREN, IGARTZAKO BURDINOLAREN ETA IGARTZAKO ERROTAREN BARNE-ARGITERIA ETA IGARTZAKO MONUMENTUMULTZOAREN KANPO-ARGITERIA INSTALATZEKO HORNIDURA
Espediente zenbakia: 2025PROB0014
Kontratista: TECUNI S.A..
Lizitazio prezioa: 568.047,02€, BEZ barne.
Esleipen prezioa: 565.206,79€, BEZ barne.
Likidazio prezioa: 563.819,04€, BEZ barne.
Berme-epea: 6 urte
-
- IGARTZA JAUREGIKO BEROKUNTZA SISTEMAKO FANCOILAK UNITATE ADIMENDUNEKIN ORDEZTEKO HORNIDURA, BEROKUNTZA-INSTALAZIOAREN ERAGINKORTASUNA, ENERGIA AURREZTEA ETA EMISIOAK MURRIZTEA AHALBIDETZEKO HORNIDURA
Espediente zenbakia: 2025PROB0012
Kontratista: GAS BILBAO S.A.
Lizitazio prezioa: 29.817,72€, BEZ barne.
Esleipen prezioa: 29.766,00€, BEZ barne.
Likidazio prezioa: 29.766,00€, BEZ barne.
Berme-epea: 2 urte
2.- C24.I02.P04.S10.S83. UDAL LIBURUTEGIA PAPEREZKO LIBURUZ HORNITZEA
Espediente zenbakia: 2022LIPI0006
Kopurua guztira: 3.580€, BEZ barne
Hornitzaileak: MIRENTXU LIBURUDENDA; GIPUZKOAKO ELKAR XXI, SL; EDITORIAL TXALAPARTA, SLL; SIETE LIBROS, SLU
DIRUZ LAGUNDUTAKO EKINTZAK
-
C07.I01.P01.S04.SI01.S22. EUSKADIKO ENERGIA BERRIZTAGARRIAK BULTZATZEA
-
Instalazio fotovoltaikoa Beasaingo Antzizar kiroldegiko estalkian (espedientea, 2022OBMA0002): 252.720,00€ (ikus ebazpena, kartela, bilakaera txostena).
-
-
C01.I02.P03.S11.SI01.S29. MOVES PROGRAMA (EUSKAL HERRIA), BEASAINGO UDALA
-
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune bat Nafarroa Etorbidean (espedientea, 2023DIRU0005): 13.684,04€ (ikus Ebazpena, kartela, bilakaera txostena).
-
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi puntu Gipuzkoa plazan (espedientea, 2023PROB0015): 11.343,19€ (ikus Ebazpena, 1. errekarga kartela, 2. errekarga kartela, bilakaera txostena)
-
- C31.I01.P01.S01.SI01.S05. AUTOKONTSUMORAKO ETA BILTEGIRATZERAKO LAGUNTZA (EUSKAL HERRIA), BEASAINGO UDALA
- Instalazio fotovoltaikoa Loinatz futbol zelaiaren estalkian (espedientea, 2023PROB0009): 87.112,80€ (ikus Ebazpena, 1.kartela, 2.kartela, bilakaera txostena)
- Instalazio fotovoltaikoa Loinatz futbol zelaiaren estalkian (espedientea, 2023PROB0009): 87.112,80€ (ikus Ebazpena, 1.kartela, 2.kartela, bilakaera txostena)
- C26.I02.P03.S04.S04. RED PAPER (EUSKAL HERRIA), BEASAINGO UDALA
-
- Igerilekuetara sartzeko irisgarritasuna. Ezinduentzat jasogailu eramangarria:
Kontratu tixikia: 2022-ESKA-000290-00
Esleipen-prezioa: 14.971,16€, BEZ barne.
Dirulaguntzaren-kopurua: 10.389,90€
EEBP GAUZATZEKO HARTUTAKO NEURRIAK
Beasaingo Udalak Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (EEBP) gauzatzen duenez, sistema eta neurri zehatzak ezarri behar dira interes-gatazkak, ustelkeria eta iruzurra prebenitzeko, detektatzeko eta zuzentzeko, bai eta finantzaketa bikoitza saihesteko ere.
IRUZURRAREN AURKAKO PLANA:
-
- IRUZURRAREN AURKAKO PLANA EGUNERATUTA
- EUSKO JAURLARITZAKO IRUZURRAREN AURKAKO PLANAREN ALDAKETARI ATXIKTZEA
- KANPOKO SALAKETEN KANALA, SNCA-RI (Iruzurraren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionala) USTEZ IRUZUR EGIN DIOTELAKO ZANTZUAK EDO GERTAKARIAK JAKINARAZTEKO:
- IRUZURRAREN AURKAKO PLANA EGUNERATUTA
Herritarrek zein enplegatu publikoek, barne-komunikazioko sistemaren ahuleziengatik, erantzun-faltagatik edo eraginkortasunik ezagatik, Europako funtsei eragiten dieten iruzur-zantzuen berri izanez gero, Iruzurraren aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalari ―SNCA― jakinarazi ahal izango dizkiote zantzu horiek edo ustez iruzurrezkoak diren gertakariak, kanpoko salaketa-kanalaren bidez (infofraude), baloratzeko eta Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari behin-behinean jakinarazteko.
Hala, jardun susmagarrien edota irregulartasunen jakinarazpenak SNCAk horretarako prestatutako kanalaren bidez egin ahal izango dira, helbide elektroniko honetan: https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/es-ES/snca/Paginas/ComunicacionSNCA.aspx
ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
IRUZURRAREN AURKAKO BATZORDEA
KODIGO ETIKOA


