Gradu mailan Luis Alejandro Castillo Valenzuela venezuelarra eta Master mailan Marta Burgos Rueda alahurindarra izan dira sarituak

Igartza Musika Bekaren VIII. edizioan Musikeneko ikasle dohaitsuenak aurkeztu izanak, Beasaingo Udalak eta Musikenek (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) antolatzen duten sariketaren sona eta ospea handitu dela frogatu du. Oso giro berezia eta jatorra sortzen da interpreteen eta publikoaren artean, musikari gazte hauen talentua aparta da eta bekak sekulako bultzada suposatzen du ekonomikoki irabazleentzat. Izan ere ikasleen arabera, musika ikasketetarako honelako laguntza eskuratzea bultzada handi suposatzen du.

Giro horretan, Marta Moll del Alba Mendoza, Damián Martinez Marco, Jesús Etxeberria Jaime eta Arantxa Gastesik osatutako epaimahaiak Master eta Gradu mailan ikasle hauek saritu zituzten:  

Gradu mailako irabazlea biolontxeloko espezialitatean Maracay-ko (Venezuela) Luis Alejandro Castillo Valenzuela izan zen. Diploma eta 2.200 euroko diru-saria jaso zituen. Master mailakoan berriz, klarinete espezialitatatean, Marta Burgos Rueda alhaurindarra (Alhaurin el Grande -Malaga-) saritu zuten diploma eta 3.300 eurorekin. 

Udalak eta Musikenek eskerrak eman nahi dizkiete sariketako parte-hartzaile guztiei eta publikoari orohar bertaratzeagatik.

Igartza Musika Beka irabazleak 2022 4Marta Burgos Rueda, irabazle Master kategorian Igartza Musika Beka irabazleak 2022 1Luis Alejandro Castillo Valenzuela, irabazle Grado kategorian

IMG 0175Igartza Musika Bekaren VIII. edizioan parte hartu zuten ikasleak