Beasaingo parrokian egiten ari diren zaharberritze-lanak aurkeztu dituzte, bai erretaula nagusia bai hura desmuntatzeko lanetan agertu diren horma-pinturak, orain arte 199.875,74 euroko kostua izan dutenak. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gotzaindegiak eta Beasaingo Udalak finantzatu dute

Zaharberritze lanek orain arte agerian utzitakoa aurkeztu dute publikoki medioei. Prentsaurrekoan parte hartu du Kultura zuzendaria Maria Jose Telleriak, Leire Artola Beasaingo alkatearekin, Cristina Fernandez Gipuzkoako Foru Aldundiko artelanen kontserbatzaile-zaharberritzailearekin eta 7 hilabetez egin den zaharberritze lanaren balioa azpimarratu dute. Kultura zuzendariak azaldu duenez, zaharberritze lanetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko teknikariek parte hartu dute, Bergarako Artez enpresarekin batera, eta jatorrizko bikaintasuna itzultzeaz gain, ondare kultural eta artistikoa kontserbatzen ere lagundu dute.

Leire Artola alkateak azaldu duenez, horma-irudi errenazentista hauen aurkikuntza ezusteko pozgarria izan dira. Ezezaguna zen altxor bat aurkitu izanak Beasainek gordea zuen ondarea bistaratzeak onura ekarriko dio herriari. Tokiko nortasuna azpimarratuko dute margoek elementu historikoak azaleratu dituztelako. “Gure ondare historikoa eta artistikoa aberastera dator aurkikuntza hau eta zalantzarik gabe udalerrian dugun eskaintza turistikoari gehituko zaio. Artea eta sormena uztartzeko balio duelako eta baita hezkuntza arloan tresna izan daitekeelako hezkuntza programetan. Horregatik kultura ondareko inbertsiotzat hartzen dugu elizarekin dugun hitzarmenaren baitan emandako laguntza". Parrokia ere lehendik kultur ekitaldietarako erabilia bazen, aurkikuntza honekin bere balioa handitzen dela adierazi du alkateak.

Maria Jose Telleria Kulturako Foru zuzendariak argitu duenez, inork ezin zuen aurreratu gertakari txiki batek "garrantzi handiko" aurkikuntza ekarriko zuenik. Gogorarazi duenez, 2021eko uztailean, erretaularen dekorazio-pieza txiki bat erori zen, xilofagoek puztuta; intsektu horrek egurrari eraso egiten dio. Juan Urrusualde eta Echeverríak 1671n eraiki zuten erretaula barrokoa, babes-maila berezikoa. Erretaula horren atzean, 1555. urteko horma-pintura originalak zeuden, Juan Pérez de Landak eginak, "altxor errenazentista, Gipuzkoan bakarra". Gainera, miaketari esker pintura gehigarriak aurkitu ahal izan ziren presbiterioko hormetan, kareztapean eta morteroetan ezkutatuta, erlijio-pasarteak irudikatzen dituztenak, besteak beste, Bosgarren Angustia, Gurutziltzaketa, Luizia eta Otoitza Baratzean. Gangan ez ezik, aingeruen, izaki mitologikoen eta landare-elementuen irudiak ere ikus daitezke, besteak beste.

“Horregatik, Elizarekin dugun hitzarmenaren esparruan emandako dirulaguntza kultura-ondarean inbertitzea dela uste dugu. Parrokia dagoeneko kultura-ekitaldietarako erabili bazen, aurkikuntza horrekin balioa handitu egiten da” esplikatu du Telleriak.

Beasaingo herritarrek eta Beasaingo parrokiara hurbiltzen diren guztiek zaharberritutako bi erretaulez gozatzeko aukera izan dezaten, ohiko kokalekutik hiru metro aurreratzea erabaki da, jatorrizko erretaula ere ikusi ahal izateko.

Bestalde, Cristina Fernández kontserbatzaile-zaharberritzaileak adierazi du erretaulak eta artelan historikoak zaharberritzeak lan "zehatza" eskatzen duela, eta esan du erretaulen babes egokia funtsezkoa izan dela bi erretaulak babesteko. Azaldu duenez, zaharberritze lanek pintura-estaldurak kendu dituzte, eta artelanetako eremu jakin batzuk, gal daitezkeenak, sendotzeko eta finkatzeko esku-hartze puntualak egin dituzte.

parrokia horma pinturak 20231121 2 Aurkezpenak ikusmiña sortu du

parrokia horma pinturak 20231121 4

parrokia horma pinturak 20231121 5

 

parrokia horma pinturak 20231121 6

parrokia horma pinturak 20231121 0

parrokia horma pinturak 20231121 00

parrokia horma pinturak 20231121 11