Skip to main content
  • Lan eskaintza

Informatika Teknikaria

  • Urtea

    2022

  • Deialdia eta Oinarriak

    Lanpostuaren deskribapena:

    Informatikaren arloko euskarria ematea udal zerbitzu guztiei, herritarren arretarako zerbitzua barne. Antolakuntza Arlotik zehaztutako artezbideak jarraituz, Udalaren errekurtso informatikoak kudeatu, garatu eta gainbegiratzeaz arduratuko da. Funtzio nagusienak:

    • Gai informatikoak eta bete beharreko funtzioei buruzko gaiak eztabaidatzerakoan IZFErekin edo ordezkatzen duen Erakundearekin mantentzen diren harremanetan Udalaren solaskide izatea.
    • Gai informatikoak eta bete beharreko funtzioei buruzko gaiak eztabaidatzerakoan Udalaren eta bere erakundeen ordezkari teknikoa izatea.
    • Solaskide tekniko izatea proiektuan parte hartzen duten kanpoko enpresentzat; ziurtatzea lanak zuzen eta garaiz egiten direla.
    • Udal zerbitzuak teknologia berrietara etengabe egokitu eta modernizatzeko beharrezkoak diren jarduketa programekin eta proposamenekin txostenak idaztea. Herritarren arretarako zerbitzuaren eta kudeaketaren gaitasunak hobetuko dituzten teknologia, ekipamendu eta zerbitzu berriak txertatzeaz arduratzea.

    Ezinbesteko baldintzak:

    Informatika gradua edo baliokidea.

    Euskara: Administrazioko 3. Hizkuntza  Eskakizuna izatea (C1 maila).

    Baloratu beharreko baldintzak:

    Administrazioko 4. Hizkuntza Eskakizuna izatea (C2 maila)

    Kontratuaren iraupena: Lanpostua hornitu arte

    Lanaldia: %100

    Ordutegia: 7:00-15:00

    Soldata: 3.310,91 € gordinak hilean

  • Eskaera

    Nola eman izena eskaintzara?

    Izena LANBIDEn eman behar da, 2022ko urriaren 20a baino lehen.

    Lan Eskaintzaren Kodea: 162022012596

  • Akats zuzenketa
  • Onartuak eta baztertuak

    Behin behineko zerrenda

    Behin betiko zerrenda eta ariketen hasiera

  • Galdetegia

    Ariketen datak, elkarrizketak

  • Ariketak
  • Merituak
  • Puntuazioa eta Azken Sailkapena

    Behin behinekoa

    Behin betikoa

  • Lan poltsa
  • Oharrak