Jaiotzez asturiarra den arren Santandertik etorri eta badira urte batzuk Beasainen bizi dela Josefa Alperi Arenas. Gaur bere ehungarren urtebetetzea da eta alkatearen bisitarekin oroimenezko plaka eta lore sorta jaso ditu herri osoaren izenean. Egun berezi honetan senitartekoez inguratua egun ederra izatea opa diogu.