Oinezko Metroa Beasaingo puntu nagusien arteko ibilbideak oinez egiteko behar den denborak erakusten dituen mapa da. Metro-plano baten diseinua baliatuz, herriko toki esanguratsuen arteko ibilbideak modu argi eta errazean ikus daitezke.
Ekimenaren helburua herritarren artean oinezko mugikortasuna bultzatzea da: osasuntsuagoa, jasangarriagoa eta azkarragoa dela erakutsiz. Bide batez, ustez urruti dauden puntuen inguruko mitoak ere apurtzen dira.
Mapa hau kosorkuntza tailer baten bidez landu da, herriko ikasleen eta hirugarren adinekoen parte-hartzearekin, eta udal gobernuaren mugikortasun jasangarrirako estrategiaren barruan kokatzen da.