Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Beasain parekide

Sexu aholkularitza gunea

Sexu aholkularitza eta informazio zerbitzua, Berdintasun Sailaren bidez, Lahia 3.0 Sexologia eta Hezkidetza elkartearen eskutik eskaintzen da. Herritar guztiei zuzendutako zerbitzu publiko eta doakoa da.

Zerbitzuaren helburu nagusia da sexualitatea, desira eta harremanak modu osasuntsuan eta askatasunean bizitzeko tresnak eskaintzea, eta tratu onetan oinarritutako harreman osasungarriak sustatzea. Zerbitzuak erabiltzaile bakoitzaren behar pertsonalei erantzungo die. Sexualitatearen inguruko tabu edo zalantza guztiak landu daitezke, hala nola, genero identitatea, sexu-orientazioa, plazera, desirak, sexu-indarkeriaren identifikazioa eta prebentzioa, sexuen arteko botere-harremanak.

Arreta herritar guztien eskura

Arreta bi esparruetan eskainiko da:

  • Udaletxean: astelehenetan 16:30etik 19:30era, aurrez hitzordua hartuta (udaletxeko sarrerako gelan).
  • Ikastetxeetan, zehaztuta dauden datetan, Loinazpe, Txindoki, Andramendi Ikastola, La Salle, Alkartasuna Lizeoa eta Murumendin.

Gainera, herritarrek aholkularitza jaso dezakete posta elektroniko bidez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) zein sare sozialen bidez (@lahia3.0). Anonimotasuna eta konfidentzialtasuna bermatuta daude, konfiantza giroan eta epaiketarik gabeko arreta jasotzeko.

Zerbitzu honek ezagutza, prebentzioa eta askatasuna indartzen laguntzen du, bai norbanakoan zein komunitate osoan. Azken batean, sexu aholkularitza honek bizikidetza hobea, berdintasun handiagoa eta indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzeko bidea errazten du.

Beasain sexu aholkularitza gunea