Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Beasain parekide

Emakumeentzako aholkularitza juridiko zerbitzua

Udalak zerbitzu honen aurkezpena egin du urtarrilaren 21ean udaletxeko batzar aretoan

Aholkularitza Juridiko zerbitzuaren bitartez emakumeek arreta, informazioa, orientazioa eta aholkularitza juridiko espezializatua jasoko dute hilean behin, doan.

Gai hauei buruzko informazio juridikoa eskainiko da ikuspegi feministatik:

Emakumeenganako diskriminazio eta indarkeria egoeren gaineko informazioa, banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak (atzerritartasun legearen aplikazioa), etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazio orokorra, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak.

Konfiantzazko espazio batetan kasu zehatzak aztertuko dira, kasu horretan eskubideak zeintzuk diren jakinaraziz eta hauek bermatzeko bide egokienak zein diren adieraziz.

Ordu beteko iraupena izango duen aholkularitza zerbitzua izango da, hileko azken asteazkenetan,  16:00tatik 19:00ra ordutegian, Oriamendikaleko 18 behean. Aldez aurretik txanda hartu beharko da berdintasun saileko helbide elektronikora idatziz Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 943 028065 telefono zenbakira deituz. 

Kontsulta hauen bitartez emakumeak bere buruengan duten segurtasuna handitzea bilatzen da, autonomia eta ahalduntzea sustatzea, erabakiak hartzeko eta irtenbideak bilatzeko prozesuan parte-hartze aktiboa izan dezaten.

 

1