Erakusketa maiatzaren 9tik 25era bitartean izango da ikusgai Igartzako burdinolan eta bisita gidatua maiatzaren 17rako antolatu da
Beasaingo Udalak herritarren arteko errespetua, inklusioa eta aniztasuna sustatzen jarraitzen du, oraingo honetan artea tresna gisa erabiliz gizartea eraldatzeko. Berdintasun Sailak antolatutako ekimen honek LGTBI+ errealitateari ikusgarritasuna ematea eta aniztasunarekiko errespetua sustatzea du helburu, artea eta memoria historikoa uztartuz.
Erakusketak artearen historiaren zeharreko ibilbide bat proposatzen du, sexualitatea eta identitate anitzak erdigunean jarriz. Horren bidez, bisitariek iraganetik gaur egunera arteko begirada bat jaso ahal izango dute, aniztasunaren aldeko ikuspegitik.
Sara Zozaya, Jon Sierra eta Liam Manley dira erakusketaren komisarioak. Artelanak, berriz, Teresa Castro, Rubén B. Caballero eta Xanti Garcia artistek sortu dituzte, euren begirada eta sentsibilitate propioa ekarrita.
Bisita gidatuak
Hezkuntza ikuspegia landuz, herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bisita gidatuak izango dituzte maiatzean zehar. Publiko orokorrarentzako bisita gidatua maiatzaren 17an izango da, larunbatez, arratsaldeko 18:00etan. Interesa dutenek aldez aurretik izena eman behar dute ondorengo estekan
Informazio gehiago: Beasaingo Udala – Berdintasun Saila
Telefonoa: 943 02 80 50
Emaila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
