Hasierako ikastaroen plazak agortu ondoren, doako bi saio gehigarri izango dira azaroaren 24an eta 28an, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 17:30etik 20:30era
Beasaingo Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei bihotz-biriketako suspertze eta desfibriladoreen erabilerari buruzko prestakuntza-ikastaroek izan duten harrera bikainagatik. Hasierako saio guztien plazak azkar bete dira, eta horrek agerian uzten du herritarren sentsibilizazioa eta prestakuntza horren garrantziaz jabetzea, izan ere, ezagutza hauek bizitzak salbatu ditzakete.
Horregatik, Udalak doako bi ikastaro gehigarri antolatzea erabaki du, azaroaren 24an eta 28an, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 17:30etik 20:30era egingo direnak. Saio bakoitzak 15 parte-hartzaile hartuko ditu gehienez, eta izen-emateak aurreko ikastaroen moduan egingo dira bakoitzari dagokion esteka jarraituz aurkitzen den galdetegia betez: Azaroak 24. Azaroak 28.
Bizitzak salbatzeko ezagutza
Prestakuntza hau ez da soilik tresna baten erabileran oinarritzen: herritarren konfiantza, erantzukizun soziala eta elkartasuna indartzen ditu. Halaber, egoera larrien aurrean lasaitasuna eta segurtasuna eskaintzen die parte-hartzaileei, komunitate osoarentzat babes-sare eraginkorragoa sortuz.
Udalak eskerrona adierazi nahi du herritarren erantzun bikainagatik eta osasun-larrialdietan laguntzeko borondateagatik. Beasaingo herritarrak gero eta prestatuago daude bizitzak salbatzeko.



