Aisialdian euskararen erabilera sustatu eta gazteentzako lan-aukera baterako formakuntza bultzatzen du honela Beasaingo Udalak
Beasainen burutuko da ikastaroa eta izena ematen duten beasaindarrek matrikularen erdia ordainduko dute soilik
Beasaingo Udalak aisialdirako begirale titulu ofiziala lortzeko ikastaroa antolatu du Hezten elkartearekin lankidetzan seigarren urtez. Ikastaro honen bidez, Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua eskuratu daiteke, eta beasaindarrek matrikularen %50eko deskontua izango dute.
Ikastaroaren bidez, aisialdi hezitzailean lan egiteko prestakuntza eskaintzeaz gain, euskararen erabilera indartu nahi da gazteen artean. Horrela, Beasaingo Udalak gazteei lan-mundura hurbiltzeko eta euskara erabiliz aisialdian jarduteko aukera ematen die.
Ikastaroa urriaren 4an hasi eta datorren urteko maiatzaren 9an izango du amaiera. 150 ordu teoriko, 160 praktiko eta memoria baten lanketaz osatua egongo da. Tartean asteburu bateko irteera izango da.
Baldintzen artean, 2026ko abenduaren 31rako, 18 urte beteta edukitzea, DBHko titulazioa izatea eta euskara maila egokia izatea (klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea) daude.
Izena emateko epea zabalik dago iada. Kostua 485 eurokoa da, (matrikula eta aterpetxeko asteburuak barne), (beasaindarrentzat 242,5 euro). Informazioa eta izenematea




