Skip to main content
Bestelakoak

Hitzaldi dantzatua bertan behera

2021/04/15

Honen ordez urtarrilean eman gabe geratu zen “Lau urrats eta kitto!” ikastaroko saioa emango da

Pandemia honek berriz ere azken orduko aldaketak egitera behartu ditu dantza.eus elkarteko arduradunak. Frantzian bizi duten osasun babes neurri berriak medio larunbat honetako saiorako Iparraldetik zetorren dantzari taldea batu ezinda utzi du, eta, beraz, bertan behera utzi behar izan dute Igartzan burutu behar zen Hitzaldi dantzatua izeneko formazio saioa.

Gauzak honela, urtarrilean bertan behera geratu zen Antzizar kiroldegian egin beharreko Lau urrats eta kitto! ikastaroko saio bat, eta ezusteko honen aurrean, larunbat honetan berreskuratzeko aprobetxatuko da, Antzizar kiroldegian bertan.

Lau urrats eta kitto! hasieratik ematen ari zen ikastaroa da, lau saiotara luzatutako formazioa zen: azaroa-urtarrila-otsaila-martxoa. Urtarrilean egin behar zen bigarren saioa, baina asteburu hartarako iragarria zegoen hotz eta elurrarengatiko alarma egoera zela eta, bertan behera utzi zuten ikasle ugari - irakasleak bereziki- urrundik zetozelako Beasainera.

Argazkia: Josu Garate, Dantzan Ikasi, Lau urrats eta kitto!, Beasain, 2020-11-28.  - Dantzan CC-BY-SA