Europako Batzordeak 2002an abian jarrita, CIVITAS ekimenak laguntza ematen die hiri mugikortasun jasangarria bultzatzeko irtenbide berritzaileak probatu eta hedatu nahi dituzten anbizio handiko hiriei. Helburuak lortzeko, hiriek hainbat neurri aplikatzen dituzte; neurriok multzo integratu bat osatzen dute eta tokiko zirkunstantzien arabera aukeratzen dira.

CIVITAS sarearekin bat egin duen Beasaingo Udalak, honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Neurriak, teknologiak eta azpiegitura berritzaileak integratuz, hiri mugikortasun jasangarriaren arloan asmo handiko politika bat aurkeztea .
  • CIVITAS ekimenaren helburuak babestea eta helburu horiek lortzen laguntzea.
  • CIVITAS sarean eta komunitatean parte hartuz, gure esperientziak partekatzea eta beste hiri batzuetako aurrerapenak eta lorpenak ezagutzea.

 

Helburuak honako hauek dira:

  • Garraiobide jasangarrien banaketa modala nabarmen handitzea lortzea.
  • Mugikortasun aktiboa eta partekatua handitzea.
  • Hiri jasangarritasunaren arloan ditugun politikak garatzeko eta aplikatzeko, beste batzuekin elkarlanean aritzea.
  • Gure politikan CIVITAS kategoriako tresnarik eta neurririk gehien jorratuz, metodo integratu bati jarraitzea .

 

Hiri garraio sistema jasangarriagoa garatzeko tresnak eta neurriak:

  • Ibilgailu garbiagoak eta erregai alternatiboak, bai flota publikoetan bai erabiltzaile pribatuen artean.
  • Jokabide aldaketa eta hiri plangintza jasangarria sustatzeko, mugikortasuna kudeatzea.
  • Hiri garraioaren tarifak eta txartelak modu integratuan bideratzea.

 

Egungo bide azpiegiturak hobeto aprobetxatzeko tresnak eta neurriak:

  • Hiri espazioa berresleitzea eta partikularren ibilgailu motordunei (kutsatzaileei) sarbidea murriztea.
  • Garraioaren kudeaketarako eta informaziorako sistema adimendunak (ITS).
  • Zero emisioko hiri logistika.

 

Garraiobide alternatiboen erabilera sustatzeko tresnak eta neurriak

  • Kalitate handiko garraio publikoa ezartzea.
  • Oinez eta bizikletaz egin beharreko joan-etorriak sustatzea (mugikortasun aktiboa).
  • Mugikortasunaren erabilera kudeatzea eta mugikortasun jasangarriaren onurei buruz sentsibilizatzea.

 

Atxikimendu dokumentua