Idazlehiaketa

Xanet Mendizabal

Kaixo!

Xanet Mendizabal Barandiaran naiz eta 12 urte dauzkat, Beasainen bizi naiz. Andramendi Ikastolan LH6 egiten ari naiz. Nire zaletasunak txirrindua, futbola eta bertsoak dira. Denbora librea dudanean lagunekin jolastea dut gustuko. Bertso hauek gogoz egin ditut, ea gustukoak dituzuen!

 

pdf Xanet Mendizabal Barandiaran, Ametsak (55 KB)

Amets Zurutuza

Kaixo! Ni Amets Zurutuza naiz eta 10 urte ditut. Andramendi ikastolan ikasten dut, LH5. Mailan nago. Asko gustatzen zait marraztea baina bereziki atsegin dudana irakurtzea eta idaztea da.

Aipamena ematen didaten bigarren urtea da eta aurten gainera bai ipuinean baita bertsotan ere!!! Izugarrizko poza eman dit aipamen hauek jasotzeak.

 

pdf Amets Zurutuza Eskisabel, Zoriontasuna (63 KB)

Beñat Imaz

Kaixo! Ni Beñat Imaz naiz. 11 urte dauzkat. Andramendi ikastolako 6. mailan nabil. Oso pozik nago Beasaingo idazlehiaketan saria irabazi dudalako bertsoen E mailan. Nire zaletasunak rugbian jokatzea eta nire lagunekin egotea dira.

 

pdf Beñat Imaz Agirre, Urtaroak eta txoriak (55 KB)

June Aiestaran

Apa!

Ni June Aiestaran naiz, 11 urteko neska beasaindarra. Alkartasuna Lizeoan 5. maila egiten ari naiz, eta aurten hasi gara bertsolaritza lantzen. Lehenengo aldia da idazlehiaketa honetarako bertsoak egiten ditudala, eta ilusio handia egin dit sari hau irabazi izanak. Espero dut zuen gustukoak izatea!

 

pdf June Aiestaran Iparragirre, Nahi gabe bertsotan (53 KB)