Idazlehiaketa

Iker Pia

Kaixo!

Ni Iker naiz, 10 urteko mutil beasaindarra. Aurten La Salle ikastetxean 5. maila egiten ari naiz, eta kirol asko ditudan arren gogoko, nire zaletasun handienen artean futbola aipatuko nuke. Izan ere, nire lagunek eta nik, baloi bat nahikoa izaten dugu edozein kale-bazter futbol-zelai bihurtzeko. Bideojokoetan ibiltzea ere asko gustatzen zait, nahiz eta hau dela eta etxean hainbat iskanbila izaten ditudan.

Sari hau munduan jolasteko astirik gabe bizi diren haur guztiei eskaini nahi nieke. Ea gustukoa duzuen.

 

pdf Iker Pia Unanue 2, Fairtrade (66 KB)