Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
LAN-SAIOA: "Beasainen nola elkar zaindu nahi dugu?"
Astelehena, 30. Azaroa 2026, 17:00 - 19:00
Kontaktua: Matia institutua

«Nola elkar zaindu nahi dugu Beasainen?» egitasmoak hirugarren lan-bilerara deitzen ditu beasaindar guztiak.

Hirugarren saio honetan, parte-hartzaileek udalerriaren azterketa egingo dute.

Aurreko saioan egindako mapaketa edo identifikazio-lana oinarri hartuta, hurrengo saioan AMIA analisia egingo da (Ahuldadeak, Mehatxuak, Indarguneak, Aukerak). Horren bidez, Beasainek zaintzaren arloan dituen indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatuko dira, baita etorkizunean sor daitezkeen aukerak eta erronkak ere.

«Nola elkar zaindu nahi dugu Beasainen?» izenburupean, etorkizunean zaintzaren gaiari heldu nahi zaio herri ikuspegitik. Zaintzaren erronkak gure gizartearen ardatz nagusietako bat bilakatu dira, eta Beasainek ez du atzean geratu nahi. Herriak dituen berezitasunetatik eta bere izaera propiotik abiatuta, zaintza herritar guztien eskubide bilakatzeko konpromisoa hartu du Udalak.

Kokapena: Udaletxeko batzar aretoa
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
620 43 60 59