«Nola elkar zaindu nahi dugu Beasainen?» egitasmoak bigarren lan-bilerara deitzen ditu beasaindar guztiak.
Bigarren saio honetan, parte-hartzaileek, udalerriaren mapaketa egingo dute.
Horretarako, gaur egun Beasainen dauden baliabideak, eragileak, ekimenak, espazioak eta zerbitzuak identifikatu eta partekatuko dira, bai zaintzarekin zuzenean lotuta daudenak, bai etorkizunean herriko zaintza sarea indartzen lagundu dezaketenak. Identifikazio-lan hau funtsezkoa izango da Beasainek zaintzaren arloan dituen indarguneak eta aukerak ezagutzeko.
«Nola elkar zaindu nahi dugu Beasainen?» izenburupean, etorkizunean zaintzaren gaiari heldu nahi zaio herri ikuspegitik. Zaintzaren erronkak gure gizartearen ardatz nagusietako bat bilakatu dira, eta Beasainek ez du atzean geratu nahi. Herriak dituen berezitasunetatik eta bere izaera propiotik abiatuta, zaintza herritar guztien eskubide bilakatzeko konpromisoa hartu du Udalak.
620 43 60 59


