- Zinea -
INURRI ITSUAK
Larunbata, 24. Urria 2026, 19:15
Drama 101’ +12
Zuzendaritza: Igor Legarreta
Aktoreak: Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga, Unax Hayden, Patxi Bisquert
Bizkaia, 1930. Ekaitz gogor baten ondorioz, barnean tonaka ikatz dituen itsasontzi ingeles bat hondartu egin da. Gauean, Algortako herritarrak kostaldean bildu dira urre beltza erreskatatzeko. Sabas Jaureguik zorte-kolpetzat jotzen du jazoera; Josefak —Sabasen emazteak—, berriz, seinale txartzat. Josefaren erreguei jaramonik egin gabe, Sabasek ekaitzera eramango ditu semeak. Familiak pentsaezina egingo du negu gorritik salbatuko dituen ikatza babesteko... edo betiko kondenatzeko.
Kokapena: Usurbe Antzokia



