Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Udazken Kulturala -
MAKIL HOTSAK
Ostirala, 02. Urria 2026, 19:00

DANTZA ETA SOLASALDIA

 HIKA TEATROA ETA LOINATZ ABESBATZA

 2026 10 02 MAKILhotsak Villabona UnaiLizartza 9Argazkia: Unai Lizartza

Bidaia bat proposatzen dugu gure oroimenera, laurogeita hamargarren hamarkadako intsumisioaren garai nahasietara. Gazte askok armei ezetz esatea erabaki zuten, -armadari ez-, eta elkarrekin gerra kolpeak isilaraztea lortu zuten. Gaur, berriro,  gerraren mehatxua gugana hurbiltzen ari den honetan, guk lurra jotzen dugu hura entzuten jarraitzeko, maitatzeko. Belaunaldi guztiok amestu behar genuke garaipen bat.

Ondoren egongo den solasaldia Bilboko KEM-MOC Antimilitarista taldeko Asier Amezagarekin izango da, ikuskizunak jorratzen dituen gaiei buruz hausnartzeko.

Kokapena: Erauskin plazan