Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Musika -
IGARTZA MUSIKA: RUPER ORDORIKA
Larunbata, 01. Abuztua 2026, 20:30
Kontaktua: Beasaingo Udala

KARTELA ABUZTUA 1 B

Oñatiko kantariak bere estudioko azken lana aurkeztuko du beasaindarren aurrean: Lurra ikutu barik, ñabarduraz eta sakontasun animikoz beteriko kantu bilduma indartsua. Poliki-poliki ondutako diskoa da, Adunako Elkar estudio berrian grabatua. Ruper Ordorikaren betiko zigilua darama, baina geruza eta soinu-arkitektura berriekin jantzia dator.

Beti bezala, testuek garrantzi handia dute lan honetan. Ruperren beraren hitzez gain, diskoak Eva Linazasoro, Javier Aguirre Gandarias eta Tonino Guerra bezalako idazleen oihartzunak biltzen ditu, baita Testamentu Zaharreko (Eklesiastes) pasarte baten egokitzapena ere.

Erauskin plazako gertokian, Ruper Ordorikaren ahots eta gitarra akustikoarekin batera, maisu hauek arituko dira soinua ehuntzen (Mugalariak): Arkaitz Miner (Gitarra, biolina, mandolina), Nando de la Casa (Teklatuak eta perkusioak), Fernando Lutxo Neira (Baxua), Hasier Oleaga (Bateria).

1980an Hautsi da anphora mugarria argitaratu zuenetik, Ruper Ordorikak bide berezi eta nahasezina egin du euskal musikan, tradizioaren ezagutza sakona eta herri kantagintza rock eta herri-poetika hiritarrarekin uztartuz. 20 disko baino gehiagoko ibilbide oparo honekin, bere kantuak (hala nola Martin Larralde edo Berandu dabiltza) euskal ondare kolektiboaren parte dira jada.

 

 

 

Kokapena: Erauskin plaza