Hutsune handi bat dokumentalak sendatu gabeko zauriei eta minari buruz hitz egiten du. 115 gaztetik gora hil ziren Urretxun eta Zumarragan heroinaren eta HIESaren ondorioz. 115 amets, 115 hutsune, bi herrion paisaiaren zati bihurtu direnak, izan ere, herriak hutsuneek ere osatzen baitituzte.
Horretaz hitz egiten du Hutsune handi bat dokumentalak; Bizirik geratu zirenen bizipen, sentimendu eta hutsuneez.
Zintzotasunez mintzo dira. Gogoratzearen min eta beldurrez. Ez da erraza izan zauri horiei begira jartzea.
Lan honetan aritu garenoi, iruditzen zaigu, estereotipoetatik harago, gai honek isiltasuna duela ezaugarri nagusien artean.
Eta isiltasuna diogunean, ez gara ere sukaldean, edo etxean hitz egiten den gai batetaz ari; heroinak eta HIESak ondoren eragin zituzten oroitzapen eta sentimenduak norberak bere barrenean gordetzen dituela sentitu baitugu; almoadarekin edo ispiluarekin soilik partekatzen dituenak, eta sarri, hori ere ez.
Iraupena: 62 minutu


