- Antzerkia, Haurrak -
ANTZERKIA: MUNDUA PITZATUTA DAGO BAINA HANTXE GABILTZA OINEZ
Igandea, 19. Apirila 2026, 16:45
Kontaktua: 943 028070
Liburu homonimoan oinarritutako antzezlana da. 7 urtetik gorakoentzat gomendatuta.

Alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bidaltzen dio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak.
Urte asko geroago, orain idazlea den alaba, liburutegira itzuliko da bere lehenengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko.
Kokapena: Usurbe Antzokia
Sarrera DOAN da



