- Tailerrak -
TAILERRA KOTXEAREN MANTENTZE LANAK
Larunbata, 18. Apirila 2026, 09:30 - 13:30
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Belaunaldiz belaunaldi, jaso dugun genero sozializazioaren eraginez, emakumeak ez gara eroso sentitzen hainbat esparrutan, horien artean, gure kotxearen zaintza. Ikastaro honek irauli egin nahi du ikuspegi patriarkal hori: ibilgailua ulertzen ikasiko dugu, atal nagusiak, sistemak eta funtzio desberdinak ezagutuko ditugu, erabakiak segurtasunez hartu ahal izateko, konfiantza irabazteko eta autonomia garatzeko. Kotxea egoera onean mantentzeko behar diren zaintzak eta oinarrizko mantentze lanak modu praktikoan eta hurbilean egiten ikasiko dugu.
Izena emateko klikatu hemen.
Formatzailea: Olatz Egiguren
Kokapena: Erauskin kalea 19 (Eula enpresa zegoen lekuan)


