- Tailerrak -
Guraso Eskola Feminista - Jabetze Eskola
Astelehena, 09. Martxoa 2026, 17:00 - 19:00
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Nolako guraso izan nahi dut?
Guraso Eskola Feministan, gurasotasunaz, heziketa parekideaz, matxismoaz, pornoaz, feminismoaz edota sexualitateaz hitz egiteko aukera izango dugu. Lau saio hauetan galdera hauen inguruan hausnartzen ibiliko gara: zertaz ari gara
hezkuntza parekideaz hitz egiten dugunean? Nola hitz egin sexualitateaz nire haurrarekin? Zer da LGBTIAQ+? Nola desikasi ditzaket barneratu ditudan hainbat jarrera? Kezkei, beldurrei edota zalantzei espazio bat emango diegu.
Eguna: Astelehenak 17:00-19:00
Datak: Martxoak 9 eta 23, apirilak 13 eta 27
Lekua: Udaletxeko Sarrerako bilera gela
Hizkuntza: Euskara
Formatzailea: Lahia 3.0
Izena emateko klikatu hemen.
Kokapena: Udaletxeko Sarrerako bilera gela


