Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Antzerkia, Haurrak -
HODEI GUZTIEN GAINETIK
Igandea, 08. Otsaila 2026, 16:45

“Hodei guztien gainetik” antzezlanak bere lanaren errutinan harrapatuta, jolasteko plazerra ahaztu duen aita lanpetu baten istorioa kontatzen du. Egun batean, zorabio bat jasan ondoren, harrituta esnatzen da kaleko aingeru bat bizi den kartoizko hodeien artean. Pertsonaia magiko horrekin ezarritako harremanaren bidez, aitak galdutako inozentziara bidaia hasiko du. Kartoi zati bakoitza, sinplea den hori aparteko bihurtzeko eta une bakoitza abentura bihurtzeko gonbidapena da. Animalien granja bat duen kartoizko kaxa bat, bainatzeko eta urpean aritzeko hodei bat. Beste bat, espazio-ibilaldi baterako zaldi-gurdi bihurtua… Kartoizko zeru horretatik, urrutitik begiratzen diete munduko gudu itsu eta ergelei. Baita aitarik gabe jolasten den ume bati ere, eta horrek tristura eta damua eragiten ditu, berreskuraezina den denborarengatik.

Kokapena: Usurbe Antzokian
HODEI_GUZTIEN_GAINETIK_kartela_web.jpg