Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Hitzaldiak -
DE CIRCULOS A ESFERAS: RODANDO POR LA VIDA
Ostirala, 09. Urtarrila 2026, 19:00
Kontaktua: Lemniskata zientzia elkartea

URTARRILA MATEMATIKAREN BILA 2026 PEDRO J. MIANA web  

Pedro J. Miana, Matematika eta Aplikazioen Unibertsitate Institutua, Zientzia Fakultatea, Zaragozako Unibertsitatea
Matematikako katedraduna eta Zaragozako Uniber-tsitateko Matematika eta Aplikazioen Unibertsitate Institutuko (IUMA) zuzendaria. 75 ikerketa-artikulu baino gehiago argitaratu ditu, eta nazioko eta nazio-arteko hitzaldi ugari ematera gonbidatu dute. Egonaldiak egin ditu Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian eta Txilen, besteak beste.
Ikerketa-lan hori dibulgazio-jarduera biziarekin osatu da, formatu ugaritan: ikus-entzunezkoak (ARS QUBICA, El legado de Zoel García de Galdeano), erakusketak (Matemáticas Animadas (2022), Einstein y la Ciencia Aragonesa(2023)) eta irrati, prentsa eta telebistako kolaborazioak, "Investigación y Ciencia", "Muy Interesante", "XL Semanal", "Heraldo de Aragón" eta "The Conversation" argitalpenak barne. "Matemáticas de lo cotidiano" liburu kooperati-boaren koordinatzailea izan da.
Hainbat sari irabazi ditu: "Villa de Tauste 2020" saria, Aragoiko Dibulgazio saria, Heraldo de Aragonen "Tercer-Milenio" sarien VII. edizioan (2021); Aragón Investiga 2022 saria, eta, azkenik, Prisma 2023 saria, Proiektu Berezi Onenarena.

Laburpena: Gurpila asmatu zenetik eta ziurrenik askoz lehenago, zirkuluak eta esferak gizateriari lagundu diote eguneroko ibileran. Dibulgazio-hitzaldi honetan, galletekin, txanponekin, estoldekin, pasta-neurgailuekin, laranjekin edo sandiekin plantea ditzakegun forma geometriko horien eguneroko hainbat arazori buruz hausnartuko dugu. Hitzaldi hau Claudi Alsina (1952-2025) dibulgatzaile matematiko handiari egindako omenaldi maitagarria da, "Las esferas en nuestra vida" artikuluaren egilea, "Matemáticas de lo cotidiano" (2025) liburuan argitaratua.

Kokapena: Igartzako jauregian
URTARRILA, MATEMATIKAREN BILA
lemniskata logo osoa.jpg