- Haurrak -
SUPER CHARLIE
Astelehena, 08. Abendua 2025, 16:45
Animazioa 81’ Euskaraz
IG eta haurtzarorako bereziki gomendatua
Zuzendaritza: Jon Holmberg
Ekoizlea: Film i Skåne
Willek hamar urte ditu, eta beti amestu du superheroi bihurtzea eta aita poliziarekin batera kriminalak akabatzea. Hala ere, bere ametsa zapuztu egingo da bere anaia txikia, Charlie, jaiotzean. Haurrak arreta guztia bereganatzeaz gain, Charliek superbotereak dituela ere jakingo du Willek...
Kokapena: Usurbe Antzokia



