Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Haurrak -
PARKETARRAK: elkarrekin euskaraz jolasean
Asteazkena, 08. Urria 2025, 16:45 - 18:45
Kontaktua: Hezten aisialdi euskalzalea

Euskararen erabileran eta ezagutzan eragiteko jarduera da.

Kalean eta batipat parkeetan, haurren artean euskararen erabilera handitzea du helburu. Hezten-eko jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Iturralde parkean (euria izanez gero Loinazko San Martin plaza azpian) jolas saioak burutuko dira. Egitasmo honek, adinaren araberako bi programa eramango ditu aurrera.

Zabu Zibu izenekoa, 16:45etik 17:45era burutuko da eta 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako izango da. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.

Eta bigarrenik, Txirrintxon deiturikoa. 17:45etik 18:45era izango da eta 6-9 urte bitarteko haurrei dago zuzendua.

Beasain Beasain

Kokapena: Iturralde parkea