- Balleta eta Dantza, Haurrak, Udazken Kulturala -
AMAMA
Igandea, 12. Urria 2025, 16:45
Kontaktua: Aukeran Dantza Konpainia
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio ohean dagoen bilobari. Euskal dantzertan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonai ezberdinekin. Berez, alde batean baino gehiagotan kontatzen diren ipuin tradizionalak dira. Kasu honetan lekura egokitu egin dira, funtsa mantenduz. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Kokapena: Usurbe Antzokian



