- Orokorra -
ERREKA GARBIKETA AUZOLANEAN
Asteazkena, 16. Uztaila 2025, 18:00 - 20:00
Kontaktua: Beasaingo Udala
Oria elkarrekin zaindu dezagun
Beasaingo Udalak herritarrak gonbidatzen ditu ingurumenaren aldeko ekintza honetara: Oriaren garbiketa eta landare inbaditzaileak kentzea. Ekimen hau Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin gauzatuko da, aurreko urteetan bezala, eta herritarrak parte hartzea funtsezkoa da. Igartzako Monumentu Multzoan elkartuko gara. Materiala Udalaren kontu. Oinetako egokiak eraman.
Aurrez izena eman beharko da hemen
Kokapena: Igartzako jauregia


