BEASAINGO PAPERAK

Argitarapen urtea: 1998
Bildumaren zenbakia: 7
Egilea: José Zufiaurre Goya

Jose Zufiaurre Goyak eskaintzen digun Beasaini buruzko monografia hau etnografia sistematikoaren adibide argia da. On Jose Migel Barandiaranek, eta egilea haren hurbileko ikaslea, oso gogoko zuen oinarrizko etnografia eta etnografia sistematikoa bereizketa. Oinarrizko etnografiak kulturaren zenbait elementu -lurra lantzeko tresnaren bat edo jai baten ospakizunak- deskribatzea besterik ez zuen egiten. Etnografia sisitematikoak, bere aldetik, kulturaren azterketa zabalagoa egin nahi du; tresna baten azterketan gelditu gabe, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren ekoizpen-sistema osatzen duten elementu guztiak bilatzen ditu; jai bakar bat deskribatu baino gehiago, egutegia osatzen duten ospakizunak euren ziklo eta urtaroekin erlazionatu nahi ditu.

Barandiaranek, herriaren kultura ertzen duten gertaera guztiak sistematikoki bildu nahirik, "Galdeketa etnografiko baterako gidaliburua" izena duen zortziehun galderetako galdeketa idatzi zuen 1974an. Bide honi jarraituz, egileak hogei urte eman ditu (1978-9198) bere jaioterriko mende honetako ohiturak, usadioaz, artea, jakintza eta sineskerak eratu dituzten gertaerak jaso, ikertu eta alderatzen.

Nabarmentzeko modukoa da Beasaini buruzko monografia hau On Jose Migelek duela hogeita bost urte hain zuhur eta maisuki proposaturiko galdeketari jarraituz Gipuzkoan burutzen den lehen monografia etnografikoa izatea.

Aztertu diren gaiak hauexek dira

ETXEA ETA ETXEKOAK
Datu geografikoak
Etxea eta etxeko altzariak
Elikadura
Jantziak
Familia

ETXEKOEN OHITURAK
Haurren jolasak
Gaixotasunak eta sendagaiak
Bizitzako aldatze-erritoak:
Jaiotza eta bataioa
Haurtzaroa eta gaztaroa
Ezkongai-aldia,ezkontza eta ezteiak
Heriotza

LANBIDEAK
Abeltzaintza
Artzaintza

ITSASKETA ETA ARRANTZA
Itsasketa eta arrantza

NEKAZARITA-USTIAPENA
Nekazaritza-ustiapena

ESKULAGINTZA ETA BESTE LANBIDE BATZUK
Eskulagintza eta beste lanbide batzuk

LURRALDEA
Ingurunea
Herritarrak eta herria
Herritaren zuzenbide eta araudiak

KULTURIZAZIOA
Haurren hastapenak
Eskola
Erlijioa eta elizkizunak
Jaiak
Arteak
Sineskeriak
Elezaharrak eta ipuinak

BIOGRAFIA
Biografia
Heziketa
Bizi-maila
Harreman sozialak
Kultur aldaketa


Salmenta Prezioa: doan

Eskuratzeko Modua

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte. 

PDF formatoan deskargatu

pdf 1998 Beasaini buruzko monografia etnografikoa (29.71 MB)