Bizikletaz mugitzea errazagoa eta seguruagoa da hemendik aurrera Barrendain plazan. Beasaingo Udalak bi bizikleta aparkaleku seguru jarri ditu, mugikortasun jasangarria sustatzeko eta bizikleta eguneroko joan-etorrietarako aukera eroso bihurtzeko helburuarekin.
Aparkalekuak itxiak dira eta bakoitzean sei bizikleta utzi daitezke. Erabilera oso erraza da: aplikazio baten bidez kudeatzen dira, eta lehen 10 orduak doan dira. Horrela, erabiltzaileek lasaitasun handiagoz utzi ahal izango dute bizikleta, lapurreten edo kalteen kezkarik gabe.
Ekimen honek Udalak udalerri atseginagoa, jasangarriagoa eta pertsonen beharretara egokituagoa eraikitzeko duen konpromisoa indartzen du, bizikleta hiri-mugikortasunaren funtsezko elementu gisa ulertuta.
Aparkalekuak erabiltzeko, euskaraz ere eskuragarri dagoen Don Cicleto mugikorreko applikazioa erabili behar da: Google play eta App Store