Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Goierriko Irratizale Elkartea


Goierriko Irratizale Elkartea
legez 1996an sortu zen.

Irratizaletasuna zientzia-izaerako jarduera ludikoa da, interes publikoko jardueratzat hartzen dena; horregatik, irratizale-amateurrak  hainbat eskubide eta betebehar ditu. 

Goierriko Irratizale Elkartea uhin motzarekiko interes berezia zuten irrati-zale guztiei zerbitzua eta estaldura emateko sortu zen; izan ere, gaur egun ere, ez dago edozein herritarren esku horrelako instalazioak edukitzea eta mantentzea. 

Gaur egun, elkarteak, nahikoa irrati-klub apala izan arren, punta-puntako instalazioak ditu,  bazkideen dohaintzei edo lagapenei esker.

Duela urte batzuetatik hona, irrati-zaletasuna sustatzeko, elkarteak, ate irekien politika bat aukeratu du, nahi duen edozein irratizalek instalazioak edo ekipoak erabili ahal izan ditzan lehiaketetan parte hartu ahal izateko, tailerrak emateko eta abar. 

Aholkularitza eta prestakuntza oso zutabe garrantzitsuak dira gure elkartearen egunerokotasunean; izan ere, partikularrei, enpresei, ehiza- edo mendi-klubei aholkuak ematen zaizkie, nola maneiatu behar duten jakiteko, bai eta beren jolas- edo kirol-jarduerak eta abar egiteko erabiltzen dituzten irrati-ekipoekin lotutako beste hainbat alderdiri buruz ere.

7-7 kanala. Azken urteotan, gero eta mendizale eta xendazale gehiagok daramate mendiko jardueretan walki edo PMR bat 7-7 kanalarekin, eta Goierriko Irratizale Elkartetik ekimen hori sustatu eta ikusarazten da, plataforma horren estaldura handitzeko laguntza emateaz gain.

Gaur egun irrati-amateurra izatea askatasun, independentzia eta nolabaiteko nostalgia kontua da. Baina baita dibertitzeko ere, izan ere, irrati-zaletasunak jarduera eta erronka ugari biltzen ditu.


Doako aholkularitza teknikoa eskaintzen da Goierriko eta inguruko irratizaleei nahiz irrati erabiltzaileei, ehiztariei, mendizaleei eta abarri, irrati-komunikazioak eta haien zabalkundea sustatzeko. Kuota, elkarteak komunitatearen zerbitzura jartzen dituen errepikagailu eta irrati-ekipoak mantentzera bideratzen da.

Izen-ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Irratizale elkarteko kidea izatea zer den, zertarako balio duen eta bazkide izanda erabili ahalko dituzun baliabideak ezagutzeko idatzi emailera.

Bazkide izateko kuota: 20€/urtea.