Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

BEASAINGO BALLET ESKOLA ELKARTEA

Beasaingo Ballet Eskola Elkarteak adin tarte guztietako neska-mutiko eta gizon-emakumeei balleta egiten ikasteko eta dantza disziplina honetan jarduteko bermea ematea du helburu.

Horretarako, Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako irakasleekin dantza klasikoko eta jazz lirikoko eskolak eskaintzen dira Beasainen.

Talde txikientzako klase gidatu pertsonalizatuak dira, adinaren arabera, 4 urtetik hasi eta helduetaraino.

Klaseetan, dantza klasikoaren teknika, gorputzaren kontrola eta adierazpen artistikoa batzen dituen praktika integrala eskaintzen da, ondoren hainbat ekitalditan aurkezten ditugun koreografiekin konbinatzen dena.

Batetik, "Igartzako Baranda", apirilean dantzaren egunean ospatzen den ekitaldia, eta, bestetik, ikasturte amaierako jaialdia, urtero musikal bat edo ballet lan bat omentzen dena.


Izen-ematea e-mail bidez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Iraupena: urritik maiatzera edo ekainera.

Klase egunak: astelehena, asteartea, asteazkena eta ostirala.

Adina:
     4 urtetik aurrera: Ballet aurrera, hastapen maila eta erdi maila adin txikikoentzat.

     Helduentzat dantza neoklasikoa.