Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Goieniz Zine Kluba Elkartea

Goieniz Zine Kluba Elkartearen helburua Goierriko eskualdean irabazi-asmorik gabeko jarduera zinematografikoak eta kulturalak zabaltzea da.

Zineklubak gai sozial eta gizatiarrez diharduten filmak ikusteko aukera ematen dio jendeari. Ulertzen da zine klubeko filmek balio erantsi bat dutela, eta film komertzialek ematen ez duten munduaren begirada desberdin bat eskaintzen dutela. Era berean, film alternatibo eta egile-zinemari garrantzia eta lekua ematen zaie.

Aukeratzen diren filmak berriak izaten dira: karteldegian atera berriak edo hilabete gutxi daramatzatenak.

Filmak aukeratzerako garaian hiru irizpide kontuan izaten dira: kalitatea, herrialdea eta estilo aniztasuna. 

Urritik ekainera bitartean proiektatzen dira filmak hamabostean behin, astearteetan 20:15ean. Horrez gain, abenduan film laburren jaialdi bat antolatzen du elkarteak: Gau Laburra.

Urte hauetan guztietan zehar antolakuntza taldean belaunaldi ezberdinak sartzen joan dira, guztira 20-25 lagun. Egun 5 eta 8 pertsonen artean kudeatzen dute elkartea.