Elkarte honen helburua argazkigintza artearen zaletasuna sustatu eta partekatzea da.
Horretarako, argazkigintzarekin lotutako hastapen ikastaroak, erakusketa kolektiboak eta argazki lehiaketak antolatzen ditugu.
Hilean behin barne-lehiaketa bat antolatzen da (Ordiziako Ortzadar elkartearekin batera), elkarrengandik ikasteko eta argazkiak partekatzeko. Asteartero bilera bat egiten da lokalean, eta nahi duten bazkideen gaiak eta ekarpenak aztertzen ditugu.
Lokalak bazkideek erabil dezaketen ekipamendua du, hala nola, edizio-programak dituen ordenagailua, eta gainera ondo hornitutako estudioa duen lokal balioanitzerako sarbidea du.
Urteko kuota 50 eurokoa da, eta elkarteak dituen bitarteko guztiak erabiltzeko eskubidea ematen du.
Elkartekideak behar duten kide berriei ikaskuntzan laguntzeko prest dauden pertsona sutsuak dira.
Gaur egun hogeita hamabost bazkide inguru ditu.
Izen-ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Informazio osagarria: www.argizpi.com eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
Iraupena: 20 ordu.
Klase-egunak: urriaren 1etik 31ra.
Astearteak eta ostegunak (18:30-20:30) + Irteera
Plaza mugatuak