Hijos de Martin y Loinaz Antzerki Elkartearen helburua honako hau da: “antzerkia egitea eta bultzatzea.”
Irailetik ekainera bitartean, astean bi orduko klaseak eskaintzen dira haurrentzat, nerabeentzat eta 14 urtetik gorakoentzat taldeka bereiztuta. Anita Alonso da irakaslea.
Antzerki-teknika ezberdinak lantzen dira: Stanislavsky, Grotowsky, Chejov, Spolin…. Garrantzi haundia ematen zaie gorputz-adierazpenari eta ahotsei. Gainera, antzezlanen gidoiak sortzen dira pertsonaiekin batera eta antzezle bakoitzari berea egokitzen zaio.
Urtean zehar landutako lanak ikasturte amaieran antzezten dira Usurbe Antzokian.
Harremanetarako eta izen-ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Tfnoa.: 619 336 420