Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Katu koloniak

Katu koloniak

Eredu etiko, egituratu eta partaidetzazkoa

Ekimen honen helburu orokorra komunitateko katuen populazioa egonkortzea da, mailaka txikitzea eta, epe luzean, desagerraraztea, HEI metodoa erabiliz (Harrapatzea, Esterilizatzea eta Itzultzea), autonomia-erkidegoko eta estatuko indarreko legediari eta Animalien Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren (AEZN) jarraibide teknikoari segituz.

Beasaingo udalerrian dauden katu komunitarioak, kolonia-katuak ere deituak, kalean bizi diren eta pertsona partikular arduradunik ez duten katuak dira, taldeak osatu eta elikagaia zein babesa topatzen dutenak espazio publikoko eremu desberdinetan. Katu abandonatu, galdu edo gaizki zainduen ondorengoak dira, eta katu-jabe arduragabeen, iraganean populazioak kontrolatzeko politika publikorik ezaren eta konpainiako animaliak behar bezala antzutzeko eta zaintzeko beharraren inguruko kontzientziazio-faltaren ondorioz daude herrian.

Kudeaketa eredu berri batera joateko, Beasingo Udalak “Katu-Kolonien Kudeaketa Etikorako Programa” garatu du, tresna argi eta eraginkorra da katu-koloniekin lotutako jarduketak koordinatzeko, honako helburu zehatz hauek erdieste aldera:

  • Katuen populazioa kontrolatzea eta murriztea, errolda eginez eta katuak antzutuz.
  • Katu komunitarioen osasuna eta ongizatea bermatzea.
  • Bizilagunekiko elkarbizitza hobetzea.
  • Indarreko legedia betetzea.
  • Herritarrak eta boluntario akreditatuak koordinatzea eta haiei laguntzea.
  • Konpainiako animalien jabetza arduratsua sustatzea.
  • Herritarren sentsibilizazioa eta heziketa bultzatzea.

Guztai hau aurrera eramateko, Beasaingo Udalak, Lau Katu Beasain elkartearekin kolaboratzen du, urtero berritzen duten hitzarmen baten bitartez.