Buztingintza Zeramika Zaletuen Elkartea
Buztingintza Zeramika Zaletuen Elkartearen helburua oro har, artea eta, bereziki, zeramika sustatu eta lantzea da.
Adin guztietako pertsonek parte hartzen dute elkartean, buztina medio, sormen eta adierazpen artistikoa garatzeko grinarekin. Horrez gain, urtero bazkide ez diren pertsonentzako ikastaroa ere eskaintzen da bi hilabetez, edonork nahiko balu, zeramikaren mundura gerturatzeko.
Eskuekin buztina moldeatu eta forma berriak sortzen dira eta horretarako, material ugarirekin egiten da lan: buztin gorria, beltza, gresa, txamotaduna edo gabea… Pieza bakoitzak dauka bere berezitasuna eta engobe eta esmalte ezberdinekin koloreztatzen dira maiz, norberak bere izaera islatuz pieza bakoitzean.
Tailerrean egiten den lanaz gain, eta urtean zehar egindako obren erakusketa antolatzeaz gain, urtero Raku teknika lantzen da.
Gainera, beti ikasketa prozesuan murgilduta dago elkartea eta, bide horretan, Pott Keramikako Jone Urain dute bidelagun. Urtero ikastaroa eskaintzen du teknika, material eta gai ezberdinak proposatuz, beti sormena eta bakoitzaren estiloa gailenduz.
Izen-ematea: irailaren 10 arte estekaren bidez:
Izen-ematea (ez dira epez kanpoko izen-emateak onartuko).
Taldeak: Hastapena eta jarraipena (jarraipeneko ikastaroa egiteko ezinbestekoa da, aldez aurretik, elkartean hastapenekoa eginda izatea).
- Astearteetan edo ostegunetan: 18:00-20:00 (astean 2 ordu)
Prezioa: 120€/ikastaroa (materiala barne)
Lehentasuna Beasainen erroldatutakoek izango dute.
Iraupena: urriaren 5etik abenduaren 3ra.
Klaseak: astean 2 ordu.
Adina: Helduak.
Lehentasuna Beasainen erroldatutakoek izango dute.
*Oharra: Bilera irailaren 24an, 19:00etan, tailerrean (plaza mantentzeko bertaratzea derrigorrezkoa da).








