Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Bear Pintura Zaletuen Elkartea


Bear Pintura Zaletuen elkartea
ren helburu nagusia artea eta, bereziki, pintura sustatzea eta lantzea da.

Hori dela eta, marrazketa eta pintura klaseak ematen dira, ume, gazte eta helduentzat.

Irakaslea Iban Aranburu da, Beasaingo margolaria, eta lantzen diren teknikak oso anitzak dira: arkatza, ikatz-ziria, pastela, akrilikoa, olio-pintura, akuarela, marrazki digitala… 

Astelehenetik ostiralera, taldearen ordutegiaren arabera, ematen dira klaseak. Maila ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute eskoletan, hasiberriak, nahiz urte asko daramatzatenak.

Klaseez gain, ekintza ezberdinak antolatzen dira: Beasaingo arte azokan parte hartzen da, erakusketak egiten dira, museoetara txangoak, tailer ezberdinak beste irakasle batzuekin, modelo naturalarekin marrazketa, aire libreko margoketa…

Lagun artean eta giro onean marrazketa eta pintura ikasi eta sormena lantzeko aukera paregabea da.


Irakaslea eta izen-ematea:
Iban Aranburu.
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Tfnoa.: 608 478 097

Iraupena: urritik ekainera.

  • Taldea: 7-12 urteko umeak eta gazteak:
    Astelehenetik ostiralera 17:00-18:00 eta 17:30- 18:30, edo 17:00-18:30 (2 ordu asteko, edo ordu eta erdi asteko)

  • Taldea: Helduak eta gazteak:
    Astelehenetik ostiralera 18:30-20:30.
    Astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan eta ostiraletan 15:00-17:00.
    Ostegunetan 10:00- 12:00.
    (4 ordu asteko, edo 2 ordu asteko).