PAUL TXINTXURRETA MUJIKA
JOXE AIZKOLARIA
Bazen behin, Beasain herrian, Joxe izeneko aizkolari bat. Egun batean, basora joan zen bere traktorearekin eta zuhaitz batzuk moztu zituen. Baina, erraldoiak ziren eta bat bere hanka gainera erori zitzaion. Zauria sendatu, benda potolo bat jarri eta berriro lanera bueltatu zen. Ilundu zuenean, etxera joan zen basoan moztutako egur potolo eta luze haiekin. Sua piztu zuen eta sukaldea osoa goxo-goxo jarri zuen.
Hurrengo egunean, herrira joan zen trago bat hartzera. Lagunekin elkartu zen eta plan bat egin zuten: siestaren ondoren bizikleta buelta bat egitea. Mendiko bizikletak hartu eta Usurbetik Aizkorri aldera joan ziren. Gero, lagun kuadrila guztia bazkaltzera joan zen.
Hurrengo egunean, erosketak egitera joan zen herrira. Tomatea erosi zuen, letxuga, patatak, gailetak, arraina, haragia eta barazkiei azala kentzeko aparailu bat. Hori zen behar zuen guztia. Baina denda batetik pasatzerakoan, telebista eder bat ikusi zuen, ofertan, 99 eurotan. Erosi egin zuen.
Erosketak amaitutakoan, etxera joan zen. Gauen, telebista ikusten ari zela, aizkolari txapelketa bat egongo zela esan zuten kiroletako albisteetan. Hurrengo egunean, bi aldiz pentsatu gabe, txapelketan izena ematera joan zen.
Txapelketa eguna iritsi zen, eta saio bikaina egin zuen Joxek. Txapelketa irabazi eta kopa eta dominak izan zituen sari, baina sorpresa bat ere egon zen garailearentzat: epaileak afaltzera gonbidatu zuen. Entsalada, arrautzak piper gorriekin eta itsas-zapoa jan zituen Joxe aizkolariak; postrerako, berriz, flana elatuarekin eta tarta zati bat. Oso goxoa zegoen dena, eta gustura eta pozik sentitzen zen Joxe. Izan ere, ondo bizitzea hori zen Joxerentzat: ondo jatea, kirola egitea eta lagunekin ibiltzea.
Hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Beasaingo plazan.


