XUNE BASTIDA AIESTARAN
LAU IRRINTZILARIAK
Leire, Izar, Iare eta Xune lagun minak ziren. 16 urte zituzten eta beti zeuden elkarrekin. Txikitatik ezagutzen zuten elkar, plan pila bat egiten zituzten, oporretara elkarrekin joaten ziren… Denetik egitea gustatzen zitzaien, baina mendira joatea ez. Hala ere, egun batean erabaki zuten Murumendira joatea. Ikastolan entzun zieten lagunei Murumendin Mariren kobazuloa zegoela eta joatea erabaki zuten ea Mari eta Mariren kobazuloa ikusten zituzten.
Hurrengo geratu ziren, 10:00etan. Ordurako iritsi ziren eta motxilak bete-beteta ekarri zituzten: txokolatea, ogitartekoak, ura, fruta, fruitu lehorrak.. Eta, noski, mugikorrak. Abiatu egin ziren, kantari eta alai, baina lehenengo aldapa igota gelditu egin behar izan zuten. Leher eginda zeuden. Ura edan eta hitz eta pitz hasi ziren, horrela ordubete pasatu arte. Altxa eta jarraitu egin zuten. Baina jada ez zeuden hain pozik.
—Zenbat falta da? —esan zuen Iarek.
—Ez dakit, mugikorrean begiratuko dut. —erantzun zion Leirek.
—Ene! Ez daukat estaldurarik, begiratu zuek, neskak! —esan zuen Leirek.
—Nik ere ez! —erantzun zion Iarek.
—Ezta nik ere! —erantzun zuen Xunek.
—Nik ere ez, bada! —erantzun zuen Izarrek.
Pixka bat larritu ziren, baina aurrera jarraitu zuten. Orduan kobazulo bat ikusi zuten eta kobazulorantz abiatu ziren. Konturatzerako kobazuloan zeuden eta neska bat ikusi zuten.
—Zer egiten duzue hemen? —galdetu zien neskak.
—Hotza daukagu eta hemen goxo-goxo egongo gara, zu nor zara? —erantzun zion Xunek.
—Ni Mari naiz. —erantzun zion neskak.
—Benetan? —erantzun zion Izarrek.
—Bai, eseri eta nire kondaira kontatuko dizuet. —esan zuen Marik.
Lau neskek gustura entzun zuten Marik kontatutakoa. Bazkaldu eta arratsalde osoa bertan egon ziren kontu-kontari Iare konturatu zen arte ilundu egin zuela, eta lagunei esan zien:
—Neskak, etxera itzultzeko ordua da.
—Baina ez dugu bidea ikusten, nola itzuliko gara? —erantzun zion Xunek.
—Mari, badaukazu estaldura duen mugikorrik? —esan zion Leirek.
—Mugikorra? Zertarako? —esan zuen Marik.
—Gurasoei deitzeko! —erantzun zion Izarrek.
—Horretarako irrintzia bota behar duzue! —erantzun zion Marik.
—Irrintzia bota, guk? Ez dakigu eta!
Orduan Marik erakutsi egin zien. Lau neskek azkar ikasi zuten, eta Marik esan zien bezala, berari begira atera ziren kobazulotik. Irrintziaren indarrez bidea argitu zitzaien etxera bueltatzeko. Gurasoak zain zituzten herriko plazan eta etxera bueltatu ziren poz-pozik. Neskek erabaki zuten hurrengo urtean bueltatuko zirela, baina mugikorrik gabe.


