Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Idazlehiaketa

EKI URTEAGA RIVERA

F Maila Prosa 1. saria

EKI ETA BASOKO ALTXORRA

Bazen behin bederatzi urteko mutil ausart eta ameslari bat. Mutiko honek Eki izena zuen. Ekik begi argiak eta distiratsuak zituen. Beti zeru ertzera begira egoten zen abentura berrien bila. Bere herri txikian, mendi berdeen eta laino zurien artean ezkutatuta, bazegoen leku misteriotsu bat. 

 

Egun eguzkitsu eta fresko batean, Ekik bere motxila gogokoena hartu zuen. Bertan sagar bat, ur pixka bat eta bere aitonak oparitutako iparrorratza sartu eta bideari ekin zion beldurrik gabe. 

 

Hostoen artean poliki poliki zebilela, lurraren usain hezeak eta txorien kantuak inguratu zuten. Bat-batean, hosto lehorrean artean zerbait metalikoak distira egin zuen. Urrezko giltza txiki bat zen! Momentu horretan urtxintxa bat agertu zen haritz adar baten gainean. “Giltza horrek antzinako kutxa sekretu bat irekitzen du, Eki” esan zion animaliatxoak ahots fin eta alai batez. 

Eki harrituta baina beldurrik gabe, urtxintxaren atzetik korrika hasi zen. Errekatxo gardenak zeharkatu zituen eta harri handien gainetik oreka mantenduz salto egin zuen. Azkenean, basoaren bihotzean dagoen haritz zaharrenaren sustraien artean, egurrezko kutxa zahar bat aurkitu zuten. Ekik, giltza sartu, arnasa sakon hartu, biratu eta “klik” leun bat entzun zuen. 

Barruan ez zegoen urrerik, ezta harribitxi bitxirik ere. Kutxan liburu bat zegoen, eskuz idatzitako marrazki harrigarriz betea. Orrialde bakoitzak Ekiren herriko kondairak eta antzinako sekretuak kontatzen zituen. Ekik orduan ulertu zuen altxor handiena bere lurreko istorioak eta kondairak zirela. 

Etxera itzultzean, Ekik bazekien gertatutako guztia bere lehen abentura handiaren hasiera besterik ez zela. Bederatzi urterekin, mundua liburu ireki eta amaigabe bat zen berarentzat. Gau hartan, Ekik irribarre handi batekin egin zuen lo, hurrengo egunean basoak zer sekretu berri oparituko zizkion amestuz.